Deitu613 264 176 - 722 308 186HelbideaKale Nagusia 37- B - Bulegoa, Burlata






Arkitektura efimeroa

Arkitektura iragankorreko interbentzioak diseinatzen eta eraikitzen ditugu proiektu artistikoen eta hirigintzarekin lotutako herritarren parte-hartze prozesuen barruan.

Arkitektura iragankorraren bidez, bizi garen ingurunea birpentsatzea eta zalantzan jartzea da gure helburu nagusia. Horretarako, inplikatutako eragileak interbentzioaren edo prozesuaren fase desberdinetan inplikatzen saiatzen gara.

Sorkuntza kolektiboko prozesua denean, parte hartzeko tailerrak eta saioak diseinatzen ditugu, parte-hartzea errazteko, bai diseinuaren aurreko faseetan, baita diseinuan eta eraikuntzan ere.

Arkitektura iragankorra artearen, arkitekturaren eta errebindikazioaren artean kokatzen dugu. Gaur egungoa zalantzan jartzen duten gizarte- eta arte-prozesuak aktibatzeko edo indartzeko tresna gisa ulertzen dugu.

Geure ekimenetik datozen nahiz kanpoko proiektuetan lan egin izan dugu.

– Ingurune, arazo edo gai artistikoen ikerketa eta aldez aurreko azterketa.
– Interbentzioaren prozesu osoaren diseinua
– Parte hartzeko ekintzak eta dinamikak dinamizatzea eta diseinatzea
– Interbentzioaren diseinua
– Interbentzioaren eraikuntza