Deitu613 264 176 - 722 308 186HelbideaKale Nagusia 37- B - Bulegoa, Burlata

arkitektura bioklimatikoa &
hiri-azterlanak

PROIEKTUAK IKUSI

Zerbitzuak



01 /

Bioarkitektura

Obra berriak eraikitzeko eta zaharberritzeko proiektuak gauzatu eta obra zuzendaritza eramaten dugu; bioeraikuntzan, arkitektura bioklimatikoan eta Passivhaus estandarrean oinarritutako irizpideak jarraitzen ditugu.


02 /

Hiri-azterlanak & Arkitektura Efimeroa

Etxebizitzari eta espazio publikoari buruzko Hiri-azterlanak egiten ditugu; prozesuak ikusarazi eta horiei balioa emateko, Arkitektura efimeroa diseinatu eta eraikitzen dugu.


03 /

Zaharberritzeak

Erreformen alde egiten dugu, dagoena berrerabiltzeko, energia-baliabideak aurrezteko eta hondakinak murrizteko modu jasangarri gisa.

Proiektu batzuk



Autoeraikuntza

Zorokiain birpopulatzen

Zorokianen, duela 7 urte arte abandonatutako herrian, eginiko etxebizitza berriak. Etxebizitza horietako gehienak bioeraikuntza-irizpideen arabera diseinatu dira, materialak berrerabiliz eta etxebizitza pasibo bezala funtzionatzeko diseinatuz. Etxebizitzak autoeraikuntza bidez eraikitzen ari dira, ahalik eta kostu txikienarekin.


Etxebizitza alde zaharrean

ES Etxea

Iruñeko alde zaharreko etxebizitza honek hainbat zailtasun zituen; oinplantak oso forma luzanga zeukan, bi muturretan bakarrik leihoak zituela. Arazo hori konpontzeko, espazio irekiak, leihate handiak eta ate lerragarri ezkutuak aukeratu dira. Dagoenari balioa emateko, bistara uzten dira jatorrizko materialak, hala nola adreilua eta zura.


Erakusketa kolektiboa

Irla

Interbentzio efimeroa Iruñeko 72-22 Topaketen esparruan. Erakusketa kolektiboa da, Alexandra Baurès komisarioarekin eta Amaia Molinet, Miren Doiz, Iosu Zapata, Fermín Jimenez Landa eta Leire Urbeltz artistekin batera.


Lastozko etxebizitza

C+A Etxea

Familia bakarreko etxebizitza Amillanon, irizpide bioklimatikoz eta bioeraikuntza irizpidez diseinatutakoa. Isolatzailea moduan eta zurezko egitura arinaren tarteak betez, lasto-fardoak erabili dira, CUT sistema moldatua delako erabilita.


Etxebizitza baten birgaitze integrala

J Etxea

Etxebizitza baten erreforma integrala. Espazio zatitu txikiak izatetik, logelekin kontaktuan dagoen espazio zentral handi bat izatera pasatzen da. Espazio guztia sukaldea duen beirazko eta egurrezko kubo baten inguruan egituratzen da; horrela, etxebizitza begi hutsez ulertze da eta argi naturala etxe osoa zeharkatu egiten du.


Elkarlaneko eraikuntza

Dorrea helburu

Landarte esparruaren barruan, Ablitasko biztanleak herriko Gazteluko dorrea modu parte-hartzaile eta sinbolikoan berreraikitzeko helburu duen proiektua proposatzen da. Ondasun hori balioan jartzeko eta baita gazteenek ezagun dezaten, egurrezko dorre bat eraiki eta aurrez pertsonalizatutako “harriak“ gehitzen zaizkio.