Deitu613 264 176 - 722 308 186HelbideaKale Nagusia 37- B - Bulegoa, Burlata
Bioeraikuntza
Obra berriak eraikitzeko eta eraikinak zaharberritzeko arkitektura proiektuak gauzatu eta obra zuzendaritza eramaten dugu.
Azken urteotan ikasitako eta esperimentatutako bioeraikuntza-irizpideak aplikatzen ditugu, irizpide horiei jarraiki gauzatutako etxebizitza-proiektuei eta arlo horretako etengabeko prestakuntzari esker. Bioeraikuntzaren mundu zabaletik, bi alderdi nagusitan zentratuko gara:
Erakinkortasun energetikoa Arkitektura bioklimatikoaren estrategietan eta proiektu bakoitza sakon ulertzen laguntzen diguten simulazio energetikoetan oinarritzen gara. Arreta handia jartzen dugu zubi termikoen murrizketan eta kalkuluan, hermetikotasunean eta iturri berriztagarrien erabileran, eraikinak egokitzeko energia gisa.
Materialak Teknika eta material osasungarriak erabiltzen ditugu, bai pertsonentzat bai ingurumenarentzat. Eraikin osasuntsuak sortzen ditugu, erabilitako materialek eta obran jartzeko prozesuek CO2 gutxiago sortzeko (gas horren hustubide izatera ere hel daitezke). Era berean, COVik (osagai organiko lurrunkorrak) ez duten edo horiek ahalik eta gutxien kanporatzen dituzten materialak bilatzen dira, bertan bizi diren pertsonentzat inguru osasungarriak sortuz.
Hasieratik laguntzen dugu eraikuntza-prozesu osoan, proiektu bakoitzaren beharretara egokituz; izan ere, pertsona bakoitza eta proiektu bakoitza bakarra dela ulertzen dugu .
_ Hasierako bideragarritasuna
_ Lursailak aukeratzeko edo eraikinak zaharberritzeko aholkularitza
_ Aurreproiektua eta hasierako diseinua
_ Oinarrizko proiektua
_ Exekuzio proiektua
_ Obra lizentzia
_ Diru-laguntza posibleen tramitazioa
_ Aurrekontuen kudeaketa
_ Obraren zuzendaritza
_ Obraren amaiera
_ Lehen erabilerako lizentzia
_ Altzarien diseinua eta eraikuntza