Deitu613 264 176 - 722 308 186HelbideaKale Nagusia 37- B - Bulegoa, Burlata
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2022/11/02.jpg
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2022/11/01.jpg
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2022/11/OREKARI-_-LA-ISLA-_-16.jpg
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2022/11/03.jpg
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2022/11/OREKARI-_-LA-ISLA-_-28.jpg
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2022/11/OREKARI-_-LA-ISLA-_-23.jpg
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2022/11/OREKARI-_-LA-ISLA-_-24.jpg
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2022/11/OREKARI-_-LA-ISLA-_-12.jpg
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2022/11/OREKARI-_-LA-ISLA-_-18.jpg
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2022/11/OREKARI-_-LA-ISLA-_-10.jpg

IRLA. 72-22 Topaketak

Title:

Description:

ARKITEKTURA EFIMEROA

IRLA. 72-22 Topaketak

Erakusketa kolektiboa

1972ko etxebizitza bateko obra-hondakinezko alfonbra batek diosku duela 50 urte beste era batera bizi ginela, aldatu egiten garela. Obra hondakinek gordentzen dute lurra eta harkaitza, gaur  jaiotzen denerako oinarria da. Baso bat jaiotzen da, bere hutsuneekin, izakiak gordetzen dituena, argia gordetzen duena, oroimena gordetzen duena eta ziur aski inoiz jada erabiliko ez ditugun gauzak gordetzen dituena.

Irla hau izan ginenaren hondakinak dira eta Amaia Molinet, Miren Doiz, Iosu Zapata, Fermin Jimenez Landa eta Leire Urbeltzek orainarekin eta etorkizunarekin populatzen lagunduko duten baso berri bat.

Interbentzio artistiko kolaboratiboa da, 72. urtean egindako Iruñeko Topaketen urteurrenaren barruan. Oraingo honetan, 50. urteurrena dela eta, Nafarroako Gobernua ekitaldia antolatzeaz arduratzen da, Baluarte Fundazioaren bitartez. Topaketa berri horien barruan, Alexandra Baurès komisarioak bertako artista batzuekin eta Orekari estudio-rekin harremanetan jarritzen da, ISLA izeneko erakusketa kolektibo bat kalean egiteko, etorkizunaren ideiaren inguruan. Gure lana erakusketa horren oinarria sortzea da, gainerako artista gonbidatuek hien artelanekin ostatu eta moldatuko dutena.

Materialtasuna Alde batetik, 70eko hamarkadako etxebizitza bateko obra-hondakinak interbentzioaren oinarri gisa erabiltzeak (iraganeko materiala/iraganeko ezagutza), zeinaren gainean zurezko elementu bertikalak sortzen diren (material berria/ezagutza berria), hainbat galdera sortzea du helburu. Zerbait berria eraikitzeko zaharra suntsitu behar al dugu? Izandakoaren hondakinen gainean eraikitzen al da etorkizuna? Zein da berriaren kostua? Zerbait zaharretik abiatuta sor dezakegu etorkizuna duen zerbait?

Espazialtasuna Interbentzioa, bestalde, Sarasate pasealekuan kokatzen da, boulevard motako hiri-espazio batean, non fluxu nagusia luzetarako fluxua den. Interbentzioak irla bat sortzen du, eta irla hori inguratu egin behar da espazioa zeharkatu ahal izateko. Horren gainean, fluxu nagusi horrekiko paraleloan dauden zurezko panel bertikalek iragazkortasun-sentsazioa sortzen dute, eta ia ikusezin bihurtzen dira urrutitik, lanbroak ezkutatutako uharte urrun bat bezala. Irla inguratu eta hurbiltzean bakarrik hasten dira panelen planoak ikusten. Ibiliaren bidez, iragazkortasun hori hausten da eta erabat opakua den paisaia batean bilakatzen da. Horrela, azkenean, artisten esku-hartzea ikus daiteke.

Urtea: 2022

Kokalekua: Paseo Sarasate (Pamplona-Iruña)

Azalera: 80 m2

Aurrekonntua: 35.000 euros

Argazkiak: Jorge Tellechea

Komisariotza: Alexandra Baurès

Artistak: Amaia Molinet, Miren Doiz, Iosu Zapata, Fermín Jimenez Landa y Leire Urbeltz

Eraikuntza: Jeremías Quel, Indargi, Orekari estudio


Interbentzio artistikoak




Argiztapena