BARNE ERREFORMAK
VIVIENDA J
Pisu baten erreforma integrala. Ahalik eta aprobetxamendu espazial handiena lortu nahian, dagoen korridorea kendu eta, jangela-egongela gisa, espazio zentral bakarra sortu da. Jabeek sukaldeak egongelatik bereizita egotea nahi dute. Espazio zentralari eta sukaldeari argirik ez kentzeko, zurezko leihate bat egitea erabakitzen da. Leihatea altzari batekin osatzen da, zeinak sukaldeari eta sarrerako espazioari zerbitzua ematen dion.
Akaberei dagokienez, kolore zuriari eta zurari ematen zaio garrantzi gehien; baita, agerian uzten den hormigoizko egiturak eta sukaldeko gainalde metalikoak sortzen duten kontrasteari ere.
Urtea: 2017
Aurrekontua: 45.000 euros
Kokapena: Iruña (Nafarroa)
Azalera: 65m2
Argazkiak: Maider Kuadra