Deitu613 264 176 - 722 308 186HelbideaKale Nagusia 37- B - Bulegoa, Burlata
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2017/08/DSC_3810.jpg
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2017/08/DSC_4628.jpg
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2017/08/DSC_4214.jpg
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2017/08/DSC_3816.jpg
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2017/08/DSC_4591.jpg
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2017/08/DSC_3945.jpg

TOTEMAK

Title:

Description:

ARKITEKTURA EFIMEROA, HIRIGINTZA ETA MUGIKORTASUNA, PARTE-HARTZEA

TOTEMAK

Edukiontzia Birpentsatu
Uharte Arte Garaikide Zentroaren eta haren ingurunearen espazio fisikorako irtenbide berriak, teorikoak zein praktikoak, aztertzeko eta birpentsatzeko programa transbertsala.
Eraikina zalantzan jartzeko premiaren ondorioz sortutako ekimena da. Bere beharrak eta aukerak birformulatzeko helbua dauka , bai eta bere inguruko komunitatearekin elkarrizketa ireki eta etengabetik eratorritako beste erabilera batzuetara egokitzea.Edukiontzia Birpentsatu (#repensarelcontenedor) ENTER THIS (Berlin) kolektiboarekin batera Uharte Zentroan eginiko ikerketa eta produzio lana da.

Egoitzak hiru fase izan ditu: Lehen fasean, Uharte Zentroa nola ikusten eta bizitzen zen azaltzen zuten iritziak jaso ziren hainbat pertsonengandik, hala nola Uharteko biztanleak, artistak, erabiltzaileak, etab. Hortik, Zentroaren, bertako artisten eta, oro har, Huarte herriaren arteko lotura izango zen topagune bat sortzeko beharra ikusi zen. Bigarren fasean, parte hartzeko dinamika batzuen bidez,  topagune horrek izango zituen forma eta funtzioak diseinatu ziren. Tailer horietatik  jaio ziren Totemak, jendeak plazaratu zituen beharrei erantzuna emateko asmoz. Hainbat erabileratara egokitu eta konfigura daitezkeen elementu mugikorrak dira Totemak.

Hemendik aurrera Totemek bizitza berri bat hasiko dute, Uharte herriak haientzat asmatzen dituen erabilera guztiak haien gain hartuz.

Urtea: 2017

Ekoizpen aurrenkontua: 5.000 euro

Kokapena: Uharte Zentroa, Uharte (Nafarroa)

Elkarlana: Enter This (Berlin)

Informazio gehiago: Hemen

Argazkiak: Gorka Beunza

Bideoak: María Marraco


Bideoak




Material grafikoa




Eraikuntza




Talde dinamikak