OLAVE ARRAINDEGIA
Helburu horiek eta espazio bakoitzaren izaera akaberen bidez lortzen dira. Akaber guztiak zeramikazkoak dira, baina ezaugarri desberdinak dituzte: itsaskien eremua egurrez forratutako kutxa baten gisa ulertzen da, XX. mende hasierako lonja bat duen argazki zahar baten markoa (arrainen salmentak izan duen bilakaerari buruzko hausnarketa gisa). Iragana Arrandegi Berriaren orainari eta etorkizunari kontrajarriz.Gainerakoa, zeramika geometriko zuri batek osatzen du, hormekin batera mugitzen dena, betiere sinpletasuna galdu gabe. Zutabeak, aldiz, material latz, gogor eta ilunagoz estaliak, zuraren berotasunaren eta zuriaren garbitasun eta txukuntasunaren kontrastean. Zorua egurrezko zeramikazkoa da berriro, nolabaiteko berotasuna emateko. Fatxadaren tratamendua bigarren plano utzi nahi da, barrualdeari protagonismoa utziz. Hori dela eta, fatxadaren zati gehiena beiratezkoa da, arraina eta arrandegia bera ikusgai egon daitezen. Fatxadako gainontzeko hormetan, altzairu herdoilgaitzaren eta zuraren arteko jokoa, material kontrajarriak, baina biak funtsezkoak OLAVE arrandegiaren izaeran.
Azkenik, irudi korporatiboa. Zerbait freskoa bilatzen zen, indartsua; espazioaren osotasunarekin bat zetorrena. Horregatik erabilitako formak zeramika nagusiaren forma geometrikoak erabiliz diseintu dira: OLAVEren identitateari kolorea ematen dioten hiru itsas izaki.
Urtea: 2014
Aurrekontua 150.000 euro
Kokapena: Iturrama, Iruña (Nafarroa)
Azalera: 80m2
Argazkiak: Santiago Rivas