G+O ETXEA. Zorokiain
Egitura sostengatzailea zur zerratuzkoa da, eta antzinako harrizko hormetan oinarritzen da. Ezaugarri nagusia lastoa eraikuntza-elementu gisa erabiltzea da, isolamendu gisa hain zuzen, bai fatxadetan, baita estalkian eta lurzoruan ere. Itxitura, jatorrizko etxearen hondakinetatik berreskuratutako harriz amaitzen da.Bizitegi-programa beheko solairuan garatzen da, antzinako karga-hormek ezarritako mugen barruan. Bi isurkiko bolumen sinple bat planteatzen da, alde batetik, jatorrizko etxebizitzaren forma errespetatzen duena eta, bestetik, obraren exekuzioa sinplifikatzen duena (autoeraikuntza-proiektua baita). Bao gehienak hegoalderantz eta mendebalderantz ematen dute, eguzki-kaptadore funtzioa betetzen dutela. Berogailu-iturri bakarra egurrezko beheko sua da.
Bi isurkiko sekzioak sortzen dituen barne-altuerek etorkizunean handitzea ahalbidetzen dute. Bestalde, hegoaldeko eta iparraldeko fatxaden arteko kota-diferentziak bi espazio osagarri sortzea ahalbidetzen du: bainu lehorrerako biltegia eta euri-ura biltzeko biltegia.
Urtea: 2020 –
Kokalekua: Zorokiain (Unziti bailara)
Azalera: 115 m2
Aurrekontua: 150.000 €
Eraikitzailea: Autoeraikuntza
Argazkiak: Orekari estudio