AL ETXEA
Etxebizitza Iruñeko Aldapa kalean kokatzen da. Etxebizitzaren argiztapena Aldapa kaletik eta Jauregiko aldapatik lortzen da, Iruñerriko mendebaldeko paisaiari begira dagoen kaletik. Etxebizitzaren banaketa berrian, alde batetik bistak eta argiztapena lehenetsi zen; bestetik, jabeek ezarritako beharren programa: Sukaldeak egongelatik eta jantokitik independientea izatea, bi logela, lan egin ahal izateko bulego banandu bat eta bi bainugela (jatorrizko etxean zegoena baino bat gehiago).
Horrela, eguneko zonalde osoa (bulegoa barne) Jauregiko aldapa kalera ematen du (bistak + argiztapena), gaueko zonadea, berriz, Aldapa kalera (kale ilunagoa); amaitzeko, komunak barne patiora. Eguneko eremuan espazioen jarraitutasuna eta zabaltasuna bilatzeko, gelen arteko banaketa-hormetan metalezko arotzeriazko eta beirazko leihateak kokatu ziren.
Urtea: 2018
Kokalekua: Iruñeko alde zaharra
Azalera: 76 m2
Aurrekontua: 60.000 euro
Argazkiak: JTK diseinuak