Deitu613 264 176 - 722 308 186HelbideaKale Nagusia 37- B - Bulegoa, Burlata
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2020/02/VIV.-OREKARI_-30.jpg
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2020/02/VIV.-OREKARI_-28.jpg
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2020/02/VIV.-OREKARI_-25.jpg
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2020/02/VIV.-OREKARI_-24.jpg
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2020/02/VIV.-OREKARI_-08.jpg
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2020/02/VIV.-OREKARI_-02.jpg
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2020/02/VIV.-OREKARI_-17.jpg
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2020/02/VIV.-OREKARI_-06.jpg
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2020/02/VIV.-OREKARI_-32.jpg

ES ETXEA

Title:

Description:

BARNE ERREFORMAK

ES ETXEA

Etxebizitza osoko barne-erreforma

Etxebizitza honen erreforma integralean, bi helburu nagusi bilatzen ziren, barne-banaketa eta akaberen hautaketa zehaztuko zutenak: alde batetik, argi naturala bilatzea; bestetik, denboragabetasuna. Iruñeko Alde Zaharreko etxebizitza-tipologia klasikoarekin topo egiten genuela ikusita (korridore luzea eta bi aldeetako hutsuneak), argi naturala etxeko zenbat eta puntu gehiagotara iristea funtsezkoa zen. Horretarako, banaketa alderantzikatu egin zen, zeuden konpartimentazio guztiak bota eta etxea bi eremutan banatu zen: eguneko gunea, hegoaldera begira egoteko, jateko, jolasteko eta lan egiteko gune zabala; eta gaueko gunea, iparraldera begira eta askoz ere konpartimentatuagoa.

Akaberetan denboragabetasuna bilatuz, materialak bere horretan uztea erabakitzen da; horrela, aurretik zegoenari balioa ematen zaio. Horretarako, egurrezko egitura guztia bistaratzen da, eta etxebizitza osoa zeharkatzen duen adreiluzko horma bat agerian uzten da, etxea egituratzen duen bizkarrezurra bailitzan. Sartzen diren material berriei dagokienez, zura da material nagusia, ezarritako helburuak betetzen baititu: noblezia, naturaltasuna eta denboragabetasuna. Zura etxebizitzaren egitura osoan ikusten dugu, haritzezko zoruan, sukaldean, eta hainbat paramentutan akabera moduan, hala nola leihoen inguruetan eta armairuen panel zulatuan.

Urtea: 2019- 2020

Kokalekua: Iruñeko alde zaharra

Azalera: 120 m2

Aurrekontua: 80.000 euro

Argazkiak: Jorge Tellechea


Detaileak