Deitu613 264 176 - 722 308 186HelbideaKale Nagusia 37- B - Bulegoa, Burlata
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2023/05/Imagen4.png
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2023/05/Imagen10.png
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2023/05/Imagen2.png
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2023/05/Imagen9.png
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2023/05/Imagen6.png
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2023/05/Imagen3.png

Frontoia eta plaza estalia Lizasoainen

Title:

Description:

DOTACIóN, ESPACIO PúBLICO, OBRA BERRIA

Frontoia eta plaza estalia Lizasoainen

Proiektua garai bateko parrokia-etxearen lursailean kokatzen da, antzinako baratzeek hartzen zuten eremuan. Partzela San Lorenzo elizari atxikita dago. Multzo arkitektoniko hori katalogatuta eta babestuta dago. Horregatik, proiektua oso baldintzatua zegoen hasieratik, estetikoki, formalki eta baita materialei dagokienez ere.

Interbentzioa babestutako arkitektura ondare ingurune batean dagoela ulertuta, proiektuak paisai arkitektonikoaren estetika errespetatu nahi du: lau isuriko estalkia proposatzen da, inguruan ohikoagoa den bezala; era berean, material eta akabera tradizionalak erabiltzea proposatzen da: harria, erreboko argiak, egurra eta zeramikazko teilak.

Plaza hegoalderantz ireki egiten da eguzkiaren bila. Aldiz iparraldari eta hortik datorren haize hotzari itxi egiten zaie. Atzeko espazio publiko berdearekin lotzeko pasabide bat uzten da.

Ondare arkitektonikoaren zerbitzuak baldintzatua, bolumen berriak ezin du parrokia-multzoa ukitu. Muga hori muturrera eramaten da, ezker paretaren horma harrizko horma zaharretik zentimetro gutxi batzuk aldenduz, arratsaldeko argia igarotzean indartzen den arrakala moduko bat sortuz.


Urtea: 2022

Egoera: Obra lanetan

Kokapena: Lizasoain (Oltza zendea, Nafarroa)

Interbentzio azalera: 519 m2

Azalera eraikia.: 62 m2 const.

Aurrekontu orokorra: 176.000 euros

Argazkiak: 


Planoak