I+M ETXEA. Ibiltzieta
Lastategi zahar baten zaharberritzea Ibiltzieta herrian, Nafarroako pirinioetan. Egun dauden harlangaitzezko karga-hormak mantendu egiten dira, proposamen berriaren altuera bat baino zerbait gehiago hartzen dutenak. Dagoen estalkia, duela gutxi ordezkatu zena, desmuntatu eta proposamen berrian berrerabili egiten da.
Dagoen perimetroa mantenduz, etxebizitza hiru solairutan banatzen da. Dagoen okupaziora egokitzea beharrezkoa denez, erabilera bizigarriak 1. plantatik aurrera hasten dira. Bertan, hego-hego-ekialdeari begira beirate handi bat kokatzen da, alde batetik, eguzki kaptadore nagusi gisa funtzionatuko duena; bestetik, ikuspegi onenak hartzen dituelako. Etxadi-patioaren zati bat jabeek erabil dezakete, eta, beraz, komunikazio bisuala eta eskailera baten bidezko sarbidea proposatzen dira.Arreta berezia jartzen zaio teilatu-hegalaren detaileari. Estalki zaharreko gapirio berrerabilien luzerak ez zuen teilatu-hegala sortzen uzten; beraz, perrote horizontal batzuk proposatzen dira, bi maldako isuri bat sortuz, Nafarroako pirinioetan ohikoak diren bezala.
Egituran, termobuztinezko hormak eta zurezko egitura astuneko forjatuak erabiltzen dira.
Etxebizitzaren eraginkortasun energetikoari arreta handia eman zaio, hegoalderantz lehio handiak irekiz, eguzki-kaptadore gisa jardungo dutenak. Era berean, inguratzaile termikoa barrualdetik isolatzen da ehun-zuntz birziklatuzko panelekin, zubi termikoak ahalik eta gehien murriztuz. Zoru erradiatzailea duen aerotermia sistema erabiltzen da etxebizitza berotzeko.
Urtea: 2020
Egoera: Ejekuzio proiektua
Kokapena: Ibiltzieta (Nafarroa)
Azalera erabilgarria: 196 m2
Azalera eraikia: 286 m2
Aurrekontua (PEC): 320.000 euros
Argazkiak: –