TOTEMAK
Egoitzak hiru fase izan ditu: Lehen fasean, Uharte Zentroa nola ikusten eta bizitzen zen azaltzen zuten iritziak jaso ziren hainbat pertsonengandik, hala nola Uharteko biztanleak, artistak, erabiltzaileak, etab. Hortik, Zentroaren, bertako artisten eta, oro har, Huarte herriaren arteko lotura izango zen topagune bat sortzeko beharra ikusi zen. Bigarren fasean, parte hartzeko dinamika batzuen bidez, topagune horrek izango zituen forma eta funtzioak diseinatu ziren. Tailer horietatik jaio ziren Totemak, jendeak plazaratu zituen beharrei erantzuna emateko asmoz. Hainbat erabileratara egokitu eta konfigura daitezkeen elementu mugikorrak dira Totemak.
Hemendik aurrera Totemek bizitza berri bat hasiko dute, Uharte herriak haientzat asmatzen dituen erabilera guztiak haien gain hartuz.
Urtea: 2017
Ekoizpen aurrenkontua: 5.000 euro
Kokapena: Uharte Zentroa, Uharte (Nafarroa)
Elkarlana: Enter This (Berlin)
Informazio gehiago: Hemen
Argazkiak: Gorka Beunza
Bideoak: María Marraco