Deitu613 264 176 - 722 308 186HelbideaKale Nagusia 37- B - Bulegoa, Burlata
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2020/06/IMG_20210929_103138.jpg
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2020/06/IMG_20200609_172030.jpg
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2020/06/IMG_20200609_172414.jpg
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2020/06/IMG_20210929_104520.jpg
https://orekari.coop/wp-content/uploads/2020/06/IU_Fachada-en-construcción.png

I+U ETXEA. Zorokiain

Title:

Description:

AUTOERAIKUNTZA, BIOERAIKUNTZA, OBRA BERRIA, ZAHARBERRITZEA

I+U ETXEA. Zorokiain

familiabakarreko etxebizitza etxe-hondakin zaharren gainean

I+U etxebizitza Zorokiaingo birpopulatze proiektuaren barruan dago. Nekazaritzako eraikin zahar baten aurrien gainean oinarritzen da eraikin berria. Behe-solairuko karga-hormak egoera onean zeuden, beraz, etxebizitza horma horietan bermatzen da, eta beste solairu bat irabazten du.

Proiektua irizpide bioklimatikoetan eta bioeraikuntzakoetan oinarritzen da. Hainbat material erabiltzen dira, hala nola egurra forjatuetako egituran eta tradosatuetan ere, ehunezko zuntz birziklatuzko panelak isolamendu gisa, termobuztina karga-horma gisa eta jatorrizko etxearen hondakin bertatik berreskuratutako harria azken akabera gisa.

Bi isurkiko bolumen sinplea da, jatorrizko eraikina bezala. Espazio nagusia (egongela-sukaldea) lehen solairuan dago, ekialdera begira, bailarako paisaiarantz eta Izaga haitzerantz irekitzen diren ikuspegiez baliatuz. Balkoi handi bat sortzen da fatxada horretan, barne-espazioaren jarraipen gisa.

Lehen solairuko egitura harrizko horman eta bi pilaretan bermatuta dago. Hormak termobuztinezko blokearekin jarraitzen du, eta, amaitzeko, egurrezko egituraren estalkia eusten du.

Urtea: 2020 –

Kokalekua: Zorokiain (Unziti bailara)

Azalera: 230 m2

Aurrekontua: 210.00 euros

Eraikitzailea: Autoeraikuntza

Argazkiak: Orekari estudio


Planoak