F+I y J+G ETXEAK
Estrategia bioklimatiko nagusi gisa, ondo isolatutako inguratzaile batekin batera, negutegiak planteatzen dira hegoaldeko fatxadan zehar, neguan eguzki-kaptadore eta udan ataripe gisa funtzionatzen dutenak. Metatutako energia itxitura mugikorren bidez pasatzen da barrura, beharrezkoa denean.Autoeraikuntzaren bidez gauzatutako proiektuak dira, eta, beraz, etxebizitza bakoitza familia bakoitzera eta bere eraikuntza-gaitasunetara egokitzen da.
F+I etxebizitzaren egituraren parterik handiena zurezkoa da. Itxiturak ere zurezko egitura dauka; berreskuratutako harria fatxadako akabera gisa baino ez da erabiliko. Era berean, antzinako etxeen hondakinen haritzezko solibak berrerabiltzen dira solairuen egituran, baita harlangaitzezko arku eta pieza bereziak ere. Isolamendu gisa, lastoa erabiltzen da bai fatxadan eta baita estalkian ere.
J+G etxebizitzan, aldiz, termobuztinezko fabrika planteatzen da, itxitura eta karga-horma gisa. Kanpotik, birziklatutako ehun-zuntz panelekin isolatzen da eta berreskuratutako harriaz amaitzen da. Forjatuen egitura eta estalkia karga-hormetan bermatuta doan zur zerratuarekin egiten da.
Bi etxebizitzek inertzia-estufak eta elektrizitatea kontsumitzeko eta ura berotzeko instalazio fotovoltaikoak dituzte.
Urtea: 2020 –
Kokalekua: Zorokiain (Valle de Unciti)
Azalera: 300 m2 y 230 m2
Aurrekontua –
Eraikitzailea: Autoconstrucción
Inertzia-estufa: Edu Markina
Argazkiak: Orekari estudio